domingo, 15 de mayo de 2016

Aurkezpen Pertsonala

Kaixo irakurleok:

Oso gutxi  falta da kurtsoa amaitzeko eta ez dakit hau nire azken sarrera izango denik …  Orain aprobetxatuko azaltzeko zertara datorren nire blog-a. Hasieran soilik egiten nuen  derrigorrezkoa zelako eta egia esanez amaieran ere bai, baina denborarekin gero eta interesgarriagoa egin zait. Blog honetan azaldu ditudan gauzarik nabarmenenak, timokrazia eta aristokrazia, morala eta legalaren arteko desberdintasunak eta bideo batzuk. Bideo hauetan Thomas Hobbes, John Locke eta Rousseau-ren pentsamendu filosofikoak eta biografia azalduta dago. Nire azken sarrera, hau kontutan hartu gabe, Rousseau filosofoan  oinarritzen den joku bat da, kruzigrama bat hain zuzen ere. Espero dut zuen gustukoa izatea eta galderaren bat edukitzekotan hemen nire e-maila utzi dizuet: iker.serrano@gabrielaresti.net
ROUSSEAU Espero dut bideoak zuen guztokoak izatea, orain Rousseau filosofoari buruzko kruzigrama bat utziko dizuet. Ondo egiteko bideoak ikusitak egon behar dira.

domingo, 8 de mayo de 2016

miércoles, 6 de enero de 2016

TIMOKRAZIA etaARISTOKRAZIA


TIMOKRAZIA:  Gobernatzen dutenak pertsonai ohoretsuek dira, hau da, herriak txalotzen dituenak. Gaur egun ezinezkoa izango litzateke,  gizarteko gehienak txalotzen duten pertsona eredua, telebistan agertzen diren pertsonaiak eta kirolariak dira. batzuetan soilik txalotzen dituzte, gorbutz eta aurpegi "on bat" edukitzeagaitik.



ARISTOKRAZIA: Grekoz aristos = onena + kratos = boterea esan nahi du.  Boterea gizartearen klase gorenen esku dagoen erregimena definitzen du. Platon eta Aristotelesek hitza bere jatorriko zentzuan erabili zuten. Platonentzat, "onenak" filosofoak ziren, egiaren eta sistema etiko garbi baten bilatzaileak. Aristotelentzat, aristokrazia monarkiaren, bakar baten gobernuaren, eta demokraziaren, herriaren gobernuaren, ezberdina zen.